XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arrese ta Beitia euskaldun olerki sailleko Haydn dugula esan dezakegu.

Bakar-zale da oso amorratua; maite ditu Jainko ta gizon bitarteko ezkutu urrutiak, biotz bakunak bizi oi diranak, gizarte aundietan jaiki oi diran aleun griñazko burruka leiatsuetan sortutako oiu ta garrasi zenbatu-eziñak eltzen ez diran lekuak; eder zaio inguruko artzain ta ikazkiñen bizi goxoa ele xamurrez kantatzea; ta bikainki, bear bada obetuz, margozten du bizi ori, bere luma toleskabe ta zelai-kutsuz gaiñezkoan.

Beste toki baten ere, Arana-Goiri'ren OLERKIAK liburuari ezarritako itzaurrean alegia, onela diño: Arrese ta Beitia'k olerki geiago egin ebazan, ez baiña obeak; gozoagoak, samurragoak agian; ez baiña kementsuagoak, ezta gizonezkoagoak.

Arrese'k etzun, dakigula beintzat, ezer aintzat artzekorik idatzi, bertsoz izan ezik.

Eskutitz eta beste idazlantxo batzuk ba-ditu, baiña besterik ezer ez itz-lauz.

Olerkitan ustu zun arima guztia.

Ta bere poesi-lanak adua txeratsu agertu, antza argitara emanak izan dira.

Ez, etzan egoki ta ez dira egon iñoiz ere kantari garai onen bertsoak autspean, esku-maite zain, beste askorenen antzera.

Bere lenbiziko bertso-sailla 1900'an azaldu zan, Ama euskeriaren liburu kantaria zeritzana.

Bi urte geroxeago, 1902'an, Asti-orduetako bertsozko lanak: Bilbao-n biok, Astui jaunaren moldetegian.

Andik urteetara, 1933'an, Olerkiak argitaldu zitun Jaungoiko-Zale bazkunak: bai ta bazkuna beronek, iru urte lenago, beste Bertso-sorta txiki bat ere olerkariaren goratzarrez Otxandio'n egin zituzten jaietan banatzeko bereziki.

Aurten ostera 1956'ko urte ontan gizon jator ura il zitzaigunetik berrogei ta amar urte dirala-ta, aren olerki-lan guztiak, edo geienak beiñik-bein, ale errotsu ta mardo batean argitaratu ditugu, bederatzi sailletan banatuta: 1) 19 kantu errikoi; 2) 48 lirika kantu; 3) 22 gora kantu; 4) 41 amalauko; 5) 46 eliz kanta; 6) 28 alegi; 7) 62 ipuin; 8) 43 irakurgai; ta 9) 8 erderatik euskeratutako.

Guztira, 27.000 inguru bertso.

Liburuak 688 orrialde ditu.